Musde Kakamokordo izeneko pertsonaia gaiztoari egin beharko diote aurre hiru pailazoek oraingo honetan. Hari aurka egiteko Txutxupe! oihukatu beharko dute ahalik eta ozenen eta Arkupera bertaratzen den ikuslegoaren laguntzaz.
Pasa den abenduan hasi zen hirukotea Txutxupe ikuskizun berriaren birarekin.
Ibilbide luze eta oparoa
43 urte daramatzate jada Txirri Mirri eta Txiribiton pailazoak Euskal Herrian zehar herriz herri umeak entretenitzen. 1972an, hasi zirenean, euskarazko lehen pailazo taldea izan ziren. Hala ere, beti ez dira pertsona berdinak egon sudur gorrien atzean.
Xabier Otaegi (Txirri), Jose Inazio Ansorena (Mirri) eta Txema Vitoria (Txiribiton) 2013an erretiratu ziren, eta hurrenez hurren, Fernando Ruiz, Kattalin Ansorena (Inazio Ansorenaren alaba) eta Juanma Zalduak hartu zieten erreleboa. Orain, hasierako Junior abizena galduta, ikuslegoa alaitzen jarraitzen dute han-hemenka.