Mikel Uribetxebarria Diputaziora

Eneko Azkarate 2015ko uzt. 7a, 15:20

Mikel Uribetxebarria aretxabaletarra izendatu dute Gipuzkoako Foru Aldundiko Errepideetako Kudeaketa eta Plangintzako zuzendari. Markel Olanoren foru gobernuak gaur hartu du erabakia Diputatuen Kontseiluan. Beste zuzendari bat ere izendatu du: Maite Berruetabeña. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko zuzendaria izango da.

Uribetxebarria zinegotzi da gaur egun Aretxabaletan. Maiatzeko Udal hauteskundeetan EAJk Aretxabaletan lortu zituen sei zinegotzietako bat da. Kiroleko batzordeburua da. 2003-2007 agintaldian ere izan zen zinegotzi eta kirolaren ardura izan zuen orduan ere. Aurreko agintaldian alkategaia izan zen eta azkeneko lau urteak ere zinegotzi izan da.

Ingeniari Tekniko Industriala da eta Cegasa taldean aritu da lanean, 1992tik 2014ra arte, taldeko enpresa ezberdinetan. 48 urte ditu eta seme alaba biren aita da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak