Udalekuetako gaztetxoak San Fermin eguna ospatzen dabiltza

Mirari Altube Arrese 2015eko uztailaren 6a

Gaur uztailaren 6a izanik Aretxabaletako udaleku irekietako neska-mutikoak San Fermin eguna ospatzen dabiltza. Goizean txupinazoa bota dute eta entzierroak egin dituzte. Eta arratsaldean jolasak egiten dabiltza Herriko Plazan. Hori bai, beroari aurre egiteko ur jolasak egin behar!

Uztailaren 1az geroztik dabiltza 4 eta 12 urte arteko neska-mutikoak udaleku irekietan, eta hilaren 22a bitartean kirol jarduerak, irteerak, jolasak eta beste ekitaldi mordoa izango dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak