Irail bukaeran hasiko du liga txapelketa Aretxabaletak, eta besteak beste, Eskoriatzaren kontrako derbia jokatuko du. "Euskal Liga maila bat zailagoa da, baina maila mantentzeko taldea badugula uste dut. Bi fitxaje egin ditugu eta gogor entrenatu beharko dugu", esan du.