Txalaparta ikastaroa antolatu du Loramendi elkarteak uztailerako

Mirari Altube Arrese 2015ko uzt. 3a, 17:13
Txalapartariak kalean.

Loramendi elkarteak txalaparta ikastaroa egingo du aurten ere. Herriko txalapartariak izango dituzte gidari beste behin txalaparta jotzen ikasi gura dutenek, Aitor Ziardegi eta Oier Sarasua musikariak hain zuzen. Eskolak datorren astean hasiko dituzte.

Zortzi orduko ikastaroa da orain uztailean egiteko, eta martitzen eta eguenetan izango dira eskolak. Hona egunak: 7, 9, 14 eta 16. Iralabarri plazan dagoen txalaparta lokalean elkartuko dira arratsaldetan, 18:00etatik 20:00etara bitartean.

Izena emateko epea zabalik daukate Loramendiko kideek. Hona bideak: kultura elkarteak Durana kalean duen egoitzara jo; telefonoz deitu (943-77 09 70 edo 685 75 67 29); edo mezu bat idatzi posta elektroniko bidez: loramendielkartea@gmail.com. Prezioa: Loramendiko bazkideek, 8 euro eta gainerakoek, 10 euro. Giro onean ikasteko aparteko aukera dela jakinarazi dute antolatzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak