Izan ere, aurreikusita zeuden obrentzako proiektu osagarri bat egin behar izan zuen Aretxabaletako Udalak, Bruesa sustatzaileak ez zuelako egokitzen zitzaion urbanizazio proiektua bukatu. Orduan, zenbait gauza bukatzeke gelditu ziren, eta horietatik gehienak amaituta daude.
Egiteke gelditzen diren gauzen artean, ibilbidean aurkitzen diren elektrizitate posteak eta 13,2 volteko airezko linea kentzea izango da hurrengo helburua. Linea hori lur azpitik eramateko azpiegitura prestatu dago, eta Iberdrolak lur azpitik jartzea bakarrik falta da.
Proiektuaren kostua 360.000 eurokoa izango da azkenean, kostuek gora egin dute-eta. Orain arte 330.000 euro gastatu dira, eta linea lur azpitik jartzearen kostua bakarrik falta da.
Bidegorri berria
Bidegorria eraikitzeko lehenengo fasea, irailaren bukaeran edo urriko aurreneko egunetan hasiko da. 160 metroko ibilbide bat izango da, Basabe azpi Ikastolako ataurretik, Aretxabaletako saihesbideko erdialdeko loturaraino, hau da, Santakurtz kalearen hasierara arte. Proiektu berri honen aurrekontua 345.524,47 eurokoa izango da. Udaletxetik aurrekontua bere horretan mantenduko dela uste dute.