1990ean, guardia zibilek utzi berri zuten kuartelean jarri zuten abian herriko lau neska gaztek Pausoka, zortzi umerekin. Medio gutxirekin baina ilusio handiarekin ekin zioten lanari, eta gaur, 25 urte beranduago Belorrietan dute egoitza, eta 900 bat umeren bidelagun izan dira Zeuria, zeuena, geuria proiektuan oinarrituta. "Pausoka familia handi bat izan da beti eta horregatik urteurrena ospatzerakoan ere elkarrekin egon gura dugu", jakinarazi du haur eskolako kide den Maite Ortiz de Zaratek. Hala, herritar guztiak gonbidatu dituzte biharko ekitaldiotara.
Jai erraldoia
Hona biharko, uztailak 4, egitaraua:
- 11:00 Jaiaren hasiera.
- 11:00 Arrasateko kilikien konpartsa.
- 11:00-13:00 Puzgarriak eta tailerrak.
- 12:00 Ipuin kontalaria.
- 12:30 Ekitaldi nagusia eta bideokliparen emanaldia.
- 12:30-14:30 Trikitilariak.
- 14:30 Bazkaria eta bazkalostean DJa.
- 15:00-17:00 Puzgarriak.
Eta goiz guztian: txosna; kamiseta eta poltsa salmenta; photocalla; eta argazki murala.