Debagoieneko gaztetxoak elkartu dira beste behin aretxabaletarrekin batera, Eskoriatzakoak, Oñatikoak, Bergarakoak… Eta futbolean bakarrik ez, irteerak ere egin dituzte Urkulura, Otalai Zelaira eta Landara, esaterako. Atzo Donostia aldera joan ziren, Zubietara eta Anoetara, hain zuzen. Gaur arratsaldean esango diote agur campusari gurasoei harrera eginda.