100 euroko saria jaso du gaur (eguaztena) Mirari Arandok Udaleko eta Artemaneko ordezkarien eskutik. Round The World txartelarekin Argentinan hasi zuten bidaia, eta Txile eta Bolivia ezagutu ostean, Zeelanda Berria furgonetan zeharkatu, Australiatik pasa eta Asian Thailandia, Laos, Kanbodia eta Nepal bisitatu zituzten, besteak beste.
Ekimen arrakastatsua
Antolatzaileek adierazi dutenez, Ostegun bidaiariak ekimenak "urtetik urtera gero eta jende gehiago erakartzen du". Aurten lau parte-hartzaile izan dira, eta ekaineko eguen bakoitzean Aretxabaletako taberna banatan bidaia diaporama emanaldi bat izan da. Haietan, ikusleek batetik bederatzirako nota eman diete aurkezpenei, eta horren arabera erabaki da zein izango zen irabazlea.