Hizlarien artean Universitat Autonoma de Barcelonako Joan Subirats Humet aditua egongo da. Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Lanki Ikertegiak antolatu du jardunaldia.
Jardunaldia irekia da baina, aretoa mugatua denez, interesatuek aldez aurretik izena eman beharko dute uztailaren 10a baino lehenago. Izena emateko idatzi edo deitu hurrengoetara:
● Tel: 943 71 41 57
● nelortza@mondragon.edu
EGITARAUA
● 09:00 Ongietorria. Bixente Atxa, MUko errektorea.
● 09:15 Topaketaren kokapena. Eneritz Pagaldai Tricio, MUko Lanki ikertegikoa.
● 09:45. Hitzaldia: Kooperatibismoa bada soluzioa, zein zen galdera? Perspektiba berriak aro aldaketaren aurrean. Joan Subirats Humet (IGOP – Universitat Autonoma de Barcelona).
● 11:00 Atsedenaldia.
● 11:30 Mahai-ingurua:
○ Estitxu Eizagirre Kerejeta (Argia).
○ Joxean Alustitza Usandizaga (Fagor Taldea).
○ Beñat Irasuegi Ibarra (Olatukoop).
○ Carlos Askuntze Elizaga (REAS).
● 12:45 Eztabaida irekia.
● 13:15 Sintesia eta itxiera.
Jardunaldiaren gaineko informazio gehiago Lanki ikertegiaren blogean dago.