Sei jarduera dira eskainitakoak; batzuk umeendako: irristaketa eta igeriketa. Eta beste batzuk helduendako: irristaketa, korrika, hipopresiboa eta nordic walking. "Osatu egin gura izan dugu urteko egitaraua jarduera horiekin, eta kiroldegitik kanpo egin daitezkeenak indartu, korrika eta nordic walking, esaterako", dio Igor Arenazak, zuzendariak.
Gehienez hamabi lagun hartuko dituzte talde bakoitzean. Uztailaren 1etik 24ra bitartean izango dira eta prezioa da beste edozein jarduerari dagokiona, hau da, 10,22 euro. Izena emateko eta argibide gehiagorako kiroldegiko harrerara jo (943-03 98 42)
Sei jarduera aukeran
Hemen jarduerak:
- Irristaketa haurrak
Astelehen eta eguaztenetan
17:45-18:30
- Irristaketa helduak
Martitzen eta eguenetan
18:00-18:45 eta 19:45-20:30
- Korrika hastapena
Astelehen eta eguaztenetan
17:00-17:45
- Hipopresiboa hastapena
Astelehen eta eguaztenetan
18:00-18:45
- Nordic walking
Astelehen eta eguaztenetan
18:00-18:45
- Igeriketa hobekuntza haurrak
Zapatuetan
10:00-11:00