Eta zein den karanbola hori? Bada, Hirugarren Mailatik 2.B mailara igotzeko borrokan dabiltzan hiru talde euskaldunetatik bik igoera lortzea. Hala, asteburuan Aretxabaletako zaleek Portugaleteren, Gernikaren eta Arenas de Getxo taldeen elastikoak eurenak moduan defendatuko dituzte, horiek dira-eta Aretxabaletari Hirugarren mailan lekua egingo diotenak.
Zapatuan Gernikak eta Arenas de Getxok jokatuko dute. Gernikarrek Osasuna B taldearen kontra (19:00) –joanekoan 0-1 irabazi zuten, eta Arenas de Getxokoek Logroñesen kontra (17:00) –joanekoan 0-1 irabazi zuten. Hala, bi taldeek aldeko dute kanporaketa, eta zapatuan kontrarioak menperatzen badituzte Aretxabaleta mailaz igoko da. Baina, bietako batek bakarrik lortuko balu helburu hori, oraindik beste aukera bat egongo litzateke UDArendako. Izan ere, domekan Portugaleteren txanda izango da, Cayon taldea hartuko dute (17:00); joanekoan 0-0 egin zuten.
Hala, aipatutako hiru taldeek mailaz igotzen badute, Aretxabaletarekin batera igoera fasea jokatu duten Getxok eta Arrigorriagak ere mailaz igoko dute. Eta kontrara, hirurek galtzen badute, aipatutako hiru taldeak ohorezko erregionalean geratuko dira.