Irrien Lagunen festa izan dute Basabeazpin

Mirari Altube Arrese 2015eko ekainaren 19a

Irrien Lagunen festarekin gozatu dute Arizmendi Ikastolako Basabeazpiko lagunek oporrak hartu aurretik. Puzgarriak izan zituzten atzo ikastetxean, eta ikuskizun berezia ere bai. Basabeazpikoek martxoan irabazi zuten Irrien Lagunen bideoklip lehiaketako epaimahaiaren saria, eta orain jaso dute sari hori.

Saria izan da hain zuzen puzgarrietan jolas egiteko aukera eta ikuskizuna. Eta zelan egiten duten jolas 2 eta 6 urte arteko neska-mutikoek. "Umeek ederto pasatu dute eta baita irakasleek eta gurasoek ere! Ikasturtea bukatzeko jaialdi bikaina izan dugu, eta bukaeran txokomarrubizko muxuak banatu dittuzte", jakinarazi du Eneritz Urrutiak, Basabeazpiko irakasleak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak