Lehiaketa-oposizioan parte hartzeko honako baldintza hauek bete beharko dituzte, besteak beste: eskola graduatua edo baliokidea izatea; 16 urte beteta izatea; hizkuntza eskakizuna edo baliokidea izatea; eta gidatzeko baimena izatea. Bi proba egingo dituzte: batetik, gaitasuna frogatzeko, eta bestetik, euskara azterketa.
Horiek gainditu dituztenekin lan-poltsa osatuko du Udalak eta urtebeteko iraupena izango du poltsa horrek.
Harreragilearen betebeharrak ere zehaztu dituzte. Besteak beste, honako hauek daude: telefono deiak hartu eta bideratu; bulegoko materialaren eskaera egin; saileko gestio-artxiboa eguneratua izan; eta hiritarren eskaerak jaso eta kontsultei erantzuna eman.