Montcada i Reixac (Bartzelona) herriko bandak ska azkarretik abiatu eta erritmo beroak lantzen ditu, salsa giro dantzagarriekin eta reggae erritmo gozoekin batera. Hara eta hona dabil taldea apirilaz geroztik Temerario diskoa aurkezten eta bihar Aretxabaletan egingo du geldialditxoa. Bazterrak umore onez eta erritmo dantzagarriz beteko dituzte.
"Pozik" emandakoarekin
Gazte Ekimenekoak oso pozik daude Gazte Eguakotxek eman dutenarekin: "Jendeak oso ondo erantzun du eta itzeleko giroa izan dugu!", dio Ibai Zangituk eta gaineratu du: "Hemendik aurrera Andramaixekin jarriko gara buru-belarri".