Edozein teknika erabili ahal izango dute egileek eta kartelak honako neurria izan beharko du: 50x70 zentimetro eta formatu digitalean aurkeztuz gero DINA 3an. Kartelak, derrigorrean, honako testua izango du:
- Andramaixak 2015
- Abuztuaren 13a, 14a, 15a, 16a eta 17a
- Aretxabaleta
Kartelarekin batera aurkeztuko da kartazal itxi bat ezizenarekin eta barruan egilearen datuak: izen-abizenak, adina, helbidea eta telefono zenbakia. Epaimahaia osatuko dute kultura batzordeko kideek eta herriko hainbat lagunek. Eta erabakiaren berri emango dute uztailaren 7an.
Kultura Sailak egokitzat ikusiz gero erakusketa antolatuko dute lan guztiekin.