Severiano Aiastuiren gaineko 'El cura caminador' liburua salgai dago Arkupen

Mirari Altube Arrese 2015eko ekainaren 15a

Aiastuiren omenez egindako 'El cura caminador' liburua.

Aozaratza auzoko Otala Zelai baserrian jaiotako Severiano Aiastui abadearen gaineko liburua, El cura caminador, gaurtik salgai dago Arkupeko harreran, 10 eurotan. San Juan egunean, ekainaren 24an, Aozaratzan ere salduko dute meza ostean.

Fabio Javier Echarri argentinarrak idatzi du eta batez ere Argentinako El Chaco probintziako El Impenetrable lurraldean bizitakoak jaso ditu. Hori osatu dute beste hainbat konturekin: mutikotako Aretxabaleta, apaiz marianistaren gorabeherak, misio bizitza Togon (Afrika)…

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak