Getxok Elgorriaga 2-0 menderatu ostean, Aretxabaleta bigarren geratu da Hirugarren Mailarako igoera fasean. Beraz, Getxo UDAren aurretik geratu da Bigarren B Mailarako karanbolei begira. Izan ere, Portugalete, Arenas eta Gernika dira Bigarren B Mailarako igoera jokatzen dihardutenak; ekaineko azken aste bukaerara arte ez da jakingo Aretxabaletako taldeak mailaz igoko duen edo ez.
UDAk datorren urtean Hirugarren Mailan jokatu dezan Portugaleteren, Arenasen eta Gernikaren artean bi taldek lortu beharko dute Bigarren B Mailarako txartela gutxienez. Beraz, Getxoren atzetik egotean Gorka Valleren mutilei zaildu egin zaizkie mailaz igotzeko aukerak.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak