Pausokako kideek Pirritx eta Porrotx pailazoekin abestu dute

Mirari Altube Arrese 2015eko ekainaren 13a

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazo ezagunak izan ziren atzo Herriko Plazan, Txo Mikmak indiarrarekin batera. Plaza bete-beteta, haien abenturak eta kantuak aho zabalik jarraitu zituzten beste behin neska-mutikoek. Eta alde egin aurretik Pausoka haur eskolakoak igo ziren oholtzara 25. urteurrenaren harira egindako kantua pailazoekin batera abesteko.

Kantuan eta dantzan egin zuten Pausokako ikasleek, ikasle ohiek, gurasoek eta irakasleek eta Porrotxek esan zien beste 25 urtean jarrai dezatela orain arte legez lanean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak