Maiatzean 947 erosketa egin dituzte ontziarekin Aretxabaletan; horietatik 561 arrandegietan eta 386 harategietan. "Eskerrik asko tupperrarekin erosketak egin dituzten herritar guztiei. Sariak bukatu dira baina herritarrak animatzen ditugu hemendik aurrera ere erosketak ontziekin egitera", jakinarazi dute Udaleko Ingurumen saileko kideek.