Etxafuego jaurtiketarekin hasiko dute jaia 10:30ean, eta orduantxe hasiko dute Kurtzetril jolasa –Herriko Plazan, Durana eta Mitarte kaleetan, Gernika plazan eta Iralabarri plazan–. 12:00etan, globoak banatuko dituzte eta dantzan egin Iralabarri plazan: Bihotzez ikasi, Zazpi jauzi, Txulalai… Eta bukatutakoan plazara joko dute trikitilariek, hanka-paloek, buruhandiek eta erraldoiek lagun eginda.
13:00etan Eguzkiari agurra ikuskizuna izango da plazan –DBHkoek taberna jarriko dute dirua jasotzeko– eta 14:00etan Iturrigorri pilotalekura joko dute bazkaltzeko. Orduan jakinaraziko dute zeinek irabazi duen tarta lehiaketa.
Bazkalostean, 15:00etan, Txoborro magoren emanaldia izango da pilotalekuan, eta 16:00etatik 18:00etara dantzan egingo dute Patxi Monteroren esanei jarraituta –patioan puzgarriak egongo dira umeendako–.