Bidaia hasi zuten Argentinan Round The World txartelarekin eta Txiletik eta Boliviatik pasatu ostean Zeelanda Berria zeharkatu zuten furgonetan. Australia ikusi eta Asiako herrialdeetan galdu ziren ondoren: Thailandia, Laos, Camboya, Nepal… Argazki dotoreak erakutsiko dituzte eta bizipen zirraragarriekin osatuko dute emanaldia.
Hilaren 18an, Haritz Lazkanoiturburu
Hurrengo egubakoitzean, hilak 18, ostera, Hiru urte, hiru kontinente proiekzioa eskainiko du Haritz Lazkanoiturburu arrasatearrak Dagda tabernan, 21:30ean. Bi urte egin zituen Hego eta Ertamerikan zehar eta ondoren, Australiara eta Zeelanda Berrira eta Asia aldera jo zuen. Hango argazkiak eta kontuak ekarriko dizkie herritarrei.