Oraingoan Txo, Mikmak indiarra, ekarriko dute lagun pailazo euskaldunek. Hala, Albaola ontziolan San Juan baleontzi berria eraiki eta enbata guztien gainetik, munduari txiribuelta emateko gogoz etorriko dira.
Ikuskizuna baino lehen, Pausoka haur eskolako kideek eta kide ohiek –ikasleak, gurasoak, irakasleak, ikasle ohiak…– kantuan egingo dute oholtza gainean pailazoekin batera. 25. urteurrena ospatzen hasi berri dira haur eskolakoak eta horretarako bideoa eta abesti bat gertatu dituzte. Abesti hori kantatuko dute guztien artean.
Eguaztenean txotxongiloak
Datorren eguaztenean, hilaren 17an, ostera, Txerriketan berriketan txotxongilo emanaldia eskainiko du Eibarko Kixka taldeak 7x7 ekimenaren bueltan. Santa Kurtz plazan izango da ekitaldia, 18:00etan.