Bolo txapelketarekin ekin diote egunari; 30 bat lagun elkartu dira bertan eta baita ondorengo triki poteoan ere. Orain, Mitarte plazan bazkaltzeko elkartu dira, guztira 75 pertsona. Arratsaldean, berriz, kontzertuak egongo dira; 18:00retan hasiko dira horiek eta Aretxabaletako Theskarga eta Drop! eta Bergarako Fly Shit taldeek joko dute. Orain artekoa oso giro ederrean egin dutela nabarmendu dute antolatzaileek.