Bigarren aldiz antolatu du UDAk Aretxabaleta Kirolez Busti ekimena, futbolaz gain, beste kirol batzuk ezagutarazteko asmoarekin. Gaur, barikua, bizikleta esprintak egin dituzte Durana kalean; ostean, gimnasia erritmikoaren erakustaldia eta xunba Herriko Plazan. Horretaz gainera, asteburura begira, esku pilota, squasha, saskibaloia eta street boulderra, besteak beste, ezagutzeko aukera izango dute herritarrek. Hori horrela, Aretxabaleta kirol elkarteak adierazi duenez, UDA ez da futbolera soilik bideratutako kirol elkartea; beste kirol batzuk ere lantzen ditu.
2015 eka 07 Aretxabaleta
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.