"Joan den astean etxeko Theskarga taldeak herrian egiten dabilen biraren barruko kontzertua eskaini zigun eta giro ezin hobea sortu kalean. Oraingoan, ostera, estiloa aldatu eta bertsoak datoz musikarekin girotuta", jakinarazi du Ibai Zangituk, antolatzaileak.
Andramaixetarako dirua batzea
Jatekoa eta edatekoa ere eskaintzen dituzte gazteek kontzertuek iraun bitartean: "Horren asmoa da dirua batzea gero gazteon gustuko ekitaldiak antolatzeko, Andramaixetan esaterako", argitu du Zangituk. Hala, Def Con Dos taldearen kontzertua izango dela jaietan txosnagunean iragarri du, baita herriko taldeen kontzertuak ere, eta Zopilotes Txirriaos nafarrak ekartzeko ahaleginetan dabiltzala.