Zirkua iritsi da Kurtzebarri eskolara

Mirari Altube Arrese 2015ko eka. 5a, 09:36

Musikariak, dantzariak, magoak, akrobatak, lehoiak… Ikuskizun benetan dotorea eskaini zieten atzo, eguena, Kurtzebarri eskolako 5 urteko ikasleek gurasoei eta aitona-amonei. Txundituta jarraitu zituzten guztien lanak eta txalo zaparraden bitartez eskertu zizkieten egindakoak.

Haurren Astea egin dute astelehenetik eguenera eta zirkuaz gain dantzak eta kantuak ere landu dituzte 2 eta 4 urte artekoek. Eskolako aretoa gainezka egon da egun guztietan: "Ikuskizun guztiak izan dira zoragarriak, eta senideek eta lagunek izugarri gozatu dute", jakinarazi dute Kurtzebarri eskolako kideek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak