Joste Eguna zapatuan, zapiak josteko eta erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko

Mirari Altube Arrese 2015ko eka. 4a, 17:30
Kuartelean jarrita dagoen izara erraldoia.

Gure Esku Dago Aretxabaletako lantaldeak deituta Joste Eguna egingo dute zapatuan, ekainak 6. Erabakitzeko eskubidea aldarrikatu gura dute aretxabaletarrek ere eta ekainaren 21eko ekitaldiak gertatuko dituzte.

Azken asteotan eskuratutako zapiak gertatu dituzte herritarrek eta zapatuan, 12:30ean, kalejira egingo dute zapi horiekin Mitarte kalean hasi eta Herriko Plazaraino. "Zapia apainduta eraman guztiok eta gogoratu txartela ere eraman behar dela", jakinarazi dute antolatzaileek. Eta zapia eskuratzeko 20 laguneko taldea osatu ezin izan dutenei ere animatzeko esan diete: "Ez duzula aukerarik izan taldea osatzeko? Zeu bakarrik zaudela? Lasai, hurbildu eta izango duzu aukera oihal zati baten zure ekarpena egiteko!"

Ondoren, 13:00ak aldera, zapi horiek guztiak josi egingo dituzte Herriko Plazan, eta Gu Haziak Gara elkarteko kideen laguntza izango dute horretarako. "Eta behin lan horiek bukatutakoan erabakitzeko eskubidearen aldeko olatua egingo dugu guztion artean".

Ekainaren 21erako sarrerak

Bestetik, ekainaren 21eko ekitaldietarako sarrerak salduko dituzte. Antolatzaileek gogorarazi dute Anoetako sarrerak zenbakituak direla eta taldean joan gura izanez gero kopuru zehatza hartu behar dela. Hona prezioak: 0 eta 2 urte artekoek, debalde; 3 eta 14 urte artekoek, bost euro; eta gainerakoek, 10 euro. Ekitaldi horietarako egin dituzten kamiseta laranjak ere izango dituzte salgai bihar, plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak