Bideoklipa aurkeztuta hasi ditu Pausokak 25. urteurreneko ospakizunak

Mirari Altube Arrese 2015ko eka. 4a, 14:55

Herritarrak Pausokan ibilitako umeen argazkiei begira.

Pausoka haur eskolak 25 urte bete ditu, eta atzo hasi ziren hori ospatzen bertan ibilitako neska-mutikoak eta gurasoak lagun hartuta. Pausokatik pasatutako hainbat gazteren eta gurasoren laguntzarekin bideoklipa egin dute, Pausoka-pausoka bagoiaz aurrera, eta atzo aurkeztu jendaurrean. 25 urteotan haur eskolatik pasatutako ume guztien argazkiak jarri dituzte Arkupen ikusteko, eta atzo ikusmin handia sortu zuten.

Bideoklipa, gainera, bihar eta datorren eguaztenean, ekainak 10, Belar Meta jantzi-dendan eta Ivan Valle argazkilaritzan emango dute.

Abesti hori datorren egubakoitzean, hilak 12, Pirritx, Porrotx eta Marimototsekin batera abestuko dute Pausokako kideek eta bideoan parte hartutakoek, Herriko Plazan.

Beste ekitaldi batzuk

Ospakizunen barruan hitzaldia ere antolatu dute. Nerea Mendizalek egingo du honako izenburuarekin: Oinez ibiltzen ikasi edo irakatsi. Ekainaren 18an da, Arkupen, 18:00etan.

Jai egun nagusia, ostera, uztailaren 4an egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak