Hona elkartuko diren dantza taldeak: Arrasateko Txikitxu-Arrostaitz eta Lore Gazteak; Oñatiko Oñatz; Antzuolako Oinarin; eta Soraluzeko Urrats. Etxekoek, Leizarrakoek, ere ez dute hutsik egingo eta guztien artean dantza erakustaldiekin girotuko dute herria.
Herriko Plazan elkartuko dira 10:30ean, hamarretakoa jateko eta ondoren, 10:45 inguruan, kalejira egingo dute txistularien laguntzarekin. Dantza erakustaldiak 11:30ean hasiko dituzte herriko hainbat gunetan eta 13:30ean, bazkaltzera joango dira guztiak. 17:00etan alardeari ekingo diote plazan eta horrekin emango dute eguna bukatutzat.