'Gazte Eguakotxak' bihar hasita udaletxe zaharrean, Gazte Ekimenak antolatuta

Mirari Altube Arrese 2015ko mai. 28a, 16:59
AGEko kideek udaletxe zaharraren aurrealdean jarritako taberna orain dela urte batzuk.

Aretxabaletako Gazte Ekimeneko kideek ekaina girotu gura dute eta bihar hasita egubakoitz guztietan izango dira ekitaldiak udaletxe zaharrean Gazte Eguakotxak leloarekin.

"Orain dela lau urte ere egin genuen eta ohitura berreskuratzea gura dugu", jakinarazi du AGEko kide den Ibai Zangituk, eta gaineratu: "Bertan edukiko ditugu jatekoa, edatekoa, giro ona eta zuzeneko musika. Horren asmoa da, uda datorrela eta, herriari bizitasuna eman, ondo pasatu eta bide batez beste ekintza batzuetarako diru apur bat ateratzea, Andramaixetarako batez ere".

Etxeko taldeak emango die hasiera gaur Gazte Eguakotxei, Theskarga taldeak hain zuzen; ska doinuak ekarriko ditu horrek, 19:30ean. Ekainaren 5ean, ostera, bertso musikatuak eskainiko ditu Oskar Estangak Leikaxoka bertso eskolakoekin elkarlanean.

Ekainaren 12an Arrasateko Hans, Jondi eta konpainiak emango dute kontzertu akustikoa, 19:30ean. Eta bukatzeko Kataluniatik etorritako Itaca Band taldeak ekainaren 19ko gaua girotuko du.

Gazte Ekimeneko kideek aretxabaletarrak gonbidatu gura dituzte ekitaldiotara: "Herritar guztiak animatu gura ditugu udaletxe zaharrera; gazte, heldu eta nagusi, guztiok izango zarete ongietorriak gurean".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak