Dagoeneko hasi direla lanean iragarri dute. Hala, datozen lau urteotan udal ordezkaritza izango duten EH Bildu, Irabazi eta PSE-EEko ordezkariekin elkartzeko asmotan daude datorren astean. Bi helbururekin egingo dituzte bilera horiek: "Ekainaren 13an Udal talde berria osatu ordurako zein ikuspuntu eta asmo duten jakiteko; izan ere, gure helburua alkatetza lortzea da", dio Elkorok, eta bigarren helburua argitu du: "Bakoitzaren programan dauzkagun adostasunak zehaztea puntu horietan lehenbailehen lanean hasteko". Era berean lan taldeak izendatuko dituztela esan du "desadostasunak gainditzeko" asmoarekin: "Erdibideak topatu eta puntu horietan ere aurrera jotzeko".
Gakoa "umil" lan egitea
Domekako emaitzei erreparatuz gero herritarrek mezu "argi eta garbia" bidali dutela uste dute EAJko kideek: "Herriak aldaketa eskatu du eta beste gobernu eredu baten aldeko konpromisoa hartzen dugu guk, adostasuna lortuta, inposaketarik gabe eta ahal den neurrian guztiekin egonda". Eta gaineratu dute gakoa dagoela "umiltasunez eta inteligentziarekin" lan egitean.