Hilario Extremiana orkestra zuzendari ezagunaren gidaritzapean egingo dute lan musikariek. Hainbat abesti bakarrik joko ditu bandak, Teatro Montecarlo eta Ezpatadantza, esaterako, eta bailarako txistulariek hiru abestitan egingo diote lagun. Hona: Luis Aranbururen Virgen Blanca; eta Iriartek berak konposatutakoak beste biak: Asierak eta UDAren ereserkia.
Bestetik, Aretxabaleta Abesbatzak bi abesti ezagun abestuko ditu: Xalbadorren heriotzean eta Oi ama Euskalherri.
Basotxoko lehenengo lehendakaria
Basotxoko kideek ere gogoan izan gura dute Iriarte:
"Demetrio Iriarte jauna 100 urte jaio zela ospatzeko Gasteizko musika banda dator. Ospakizun hori aprobetxatuz, Basotxok bere ekarpena egitea nahi du.
Demetrio Iriarte Basotxoko lehenengo lehendakaria izan zen. Agiri liburuan agertzen den moduan, 1981eko irailaren 14an. Basotxok, elkarte moduan, lehendabiziko batzarra egin zuen. Zuzendaritza batzordearen konposaketa hauxe zen: lehendakaria: Demetrio Iriarte; lehendakariordea: Juan Jose Galdos; idazkaria: Francisco Altzola; eta bokalak: Prudencio Ezkibel, Leonor Arantzabal, Calixto Eraña; Julian Uriarte; Salustiano Herrasti, eta Jose Mari Izagirre. Gaurko zuzendaritza batzordearen izenean, gure oroimena eta eskerrik beroenak guztioi halako lana egiteagatik. Oraindik Basotxo martxan dago eta urte askotarako!"