Herritarrek berotu dute Otala Zelaiko giro bustia

Mirari Altube Arrese 2015eko maiatzaren 18a

Giro hezea eta freskoa izan zen atzo Aozaratza auzoko zelai ezagunean baina elkartutako herritarrek laster berotu zituzten bazterrak. Lasterketak izan ziren lehenengo eta animaliekin jolasak gero. Neska-mutikoek gustura jardun zuten pottoken gainean eta zezentxoen aurrean.

Paella lehiaketa bertan behera utzi zuten baina kuadrilla bakarren bat geratu zen bertan bazkaltzen. Arratsaldean Leizarra musika eskolako dantzarien txanda izan zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak