869 erosketa egin dira apirilean tupperrarekin

Mirari Altube Arrese 2015eko maiatzaren 15a

Leire Langaran saritua.

Ontziratu zaitez! kanpainak bigarren saria banatu du astean eta Leire Langaranendako izan dira 50 euroak. Guztira 869 erosketa egin dituzte aretxabaletarrek ontzia edo tupperra erabilita apirilean, horietatik arrandegietan 490 eta harategietan 379.

Leibar arrandegian erabili zuelako ontzia jaso du saria Langaranek. Lore Martinez Axpe zinegotzia "oso pozik" azaldu da kanpainarekin herritar "askok" egin dutelako bat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak