Txistu doinuek kale bazterrak iratzarri ostean umeek jolasak izango dituzte plazan. Jai giroa, ostera, Lekaixoka bertso eskolako kideek eta eskualdeko bertsolariek ekarriko dute eguerdian, trikitilariak lagun dituztela.
Bazkaltzeko Herriko Plazara joko dute eta ostean Zurrumurru antzerki taldeak Pantxika eta Txinparta ikuskizuna eskainiko diete umeei. "Sasoi baten legez bolo txapelketa egongo da aurten eta ea herritarrak animatzen diren", jakinarazi du Irati Urkiak, Loramendiko dinamizatzaileak.
Larrin dantza izango da iluntzean Durana kalean ohitura den legez, eta dantzan jarraitu gura dutenek Zango taldeak gidatutakoak izango dituzte gero Mitarte kalean. Eta jaia bukatuko dute herriko gazteek girotuta. Theskarga, Txerrikumiak eta Baztertuak taldeak igoko dira Mitarte kaleko oholtza gainera.
Okila eta Hiruatx
Okila taldeko kideek egurrean egindako lanak jarriko dituzte ikusteko aurten ere Euskeriaren Eguneko ekitaldiekin bat eginez. Eta Hiruatx elkartekoek bidezko merkataritzako produktuak salduko dituzte plazan.
EGITARAUA
10:00 Diana txistulariekin.
11:30 Jolasak umeendako, Herriko Plazan.
13:00 Bertso triki poteoa.
14:30 Herri bazkaria.
17:00 'Pantxika eta Txinparta' ikuskizuna umeendako, plazan.
18:00 Bolo txapelketa.
19:00 Larrain dantza, Durana kalean.
19:00 Dantza gidatua Zangorekin, Mitarte kalean.
21:00 Gazteen kontzertuak, Mitarte kalean: Theskarga, Txerrikumiak eta Baztertuak.