Dena prest domekan Aretxabaletan jokatuko den Otala Zelai herri-kroserako

Jagoba Domingo 2015ko mai. 14a, 16:30

Korrikalariak gertu Otala Zelaiko krosa hasteko.

Domekan jokatuko da 37. Otala Zelai herri-krosa, eta, goiz osoan, korrikalariek Aretxabaletako Urkulu urtegia hartuko dute. 10:00etatik 11:00etara benjaminen, alebinen eta infantilen txanda izango da, eta, 11:00etatik aurrera, nagusiek emango diote Urkuluri buelta.

Duela bi urte hil zen Joseba Mardo-ren oroimenezko proba izango da aurtengoa ere. Izena Internet bidez eman daiteke (5 euro) eta egunean bertan (7 euro) ere eman ahal izango da.

Krosaren osterako, erromeria antolatu dute Udaleko Kultura Saileko kideek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak