Talde bakoitzean gehienez hiru lagun egongo dira –gutxienez bat 18 urtetik gorakoa–, eta zortzi lagunendako paella gertatu beharko dute. Antolatzaileek honako osagai hauek jarriko dituzte: berakatza, olioa, koloratzailea, gatza, tipula eta arroza. Baita paella egiteko ontzia eta sua ere.
Sukaldariak 12:30ean hasi ahal izango dira lanean, eta 14:00etarako gertu izan beharko dute.
Epaimahaia osatuko dute gastronomian adituak diren pertsonek. Eta kontuan hartuko dituzte honakoak:
- Zaporea, gehienez, 10 puntu.
- Itxura, gehienez, 5 puntu.
- Puntua, gehienez, 10 puntu.
Sariak honakoak izango dira:
- 1. saria: 100 euro.
- 2. saria: 70 euro.
- 3. saria: 50 euro.
Eguraldi txarra eginez gero bertan behera geratuko da lehiaketa eta dirua itzuli egingo dute antolatzaileek.