'Red Bull' txapelketarako lehen sailkapen probak

Mireia Bikuña 2015ko mai. 8a, 17:00

Eskalatzaile bat Aretxabaletako rokodromoan lanean.

Eskalatzaile onenen bilgune izango da berriro ere Aretxabaleta. Euskal Herriko txapelketaren ostean, Red Bull txapelketarako lehen kanporaketak jokatuko dituzte bihar, zapatua, Ibarrako rokodromoan. 

Proba irekia izango da eta gehienez ere 120 parte-hartzaile onartuko dituzte. "Guk ere ez dakigu zenbat etorriko diren. Txapelketa berria da guretzat eta ezustean harrapatu gaituzte", esan du Aretxabaletako Kirol teknikari Asier Muxikak.

Hiru kanporaketa

Trango World eta Red Bull etxeek antolatutako eskalada txapelketa da, eta hiru kanporaketa edo sailkatze fase izango ditu. Lehena Aretxabaletakoa, eta ostean Madrilen (hilaren 16an) eta Bartzelonan (hilaren 30ean). "Antolatzaileek aukeratu dute Aretxabaleta. Ibarran daukagun rokodromoa punta-puntakoa da, eta Espainia iparraldeko kanporaketa gurean egingo dute", esan du Muxikak.

Hiru kanporaketetako eskalatzaile onenak Garesko finalean lehiatuko dira. "Antolatzaileek mundu mailako eskalatzaile onenak gonbidatu dituzte azken saiora. Han elkartuko dira hiru kanporaketetako irabazleak eta gonbidatuak", dio Asier Muxika teknikariak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak