Hasi gertatzen Euskeriaren Eguna maiatzien 16xan da-eta!

Herrittarrak Mitarte kalian dantzan.

Maietzian 16xan ospatuko dou Euskeriaren Eguna, eta egitarau dotoria gertatu dou ordurako. Herriko elkartiek bazkaixa prestatuko duskue eta tikiek Taberna Barrin, Urbaltzen eta Loramendin daz salgai; datorren eguena izengo da erosteko azken eguna. Elkarteko bazkidiek eta ikasliek 16 euro ordainduko daue eta gainetikuek, 19 euro.

Egubakoitzien, hilak 15, dantza saiua egingo daue herriko dantzarixek plazan, 18:30ien.

Zapatu goixa jolasekin hasiko dou eta triki bertso poteua egin gero Lekaixoka eskolako eta eskualdeko bertsolari gaztiekin, eta herriko trikitilarixek lagunduta. Bazkalostien, Pantxika eta Txinparta ikuskizuna egongo da Zurrumurru antzerki taldian eskutik. Eta ondoren bolo txapelketia. Larrin dantza ezin falta, eta berotzen joateko martitzenian eta eguenian entseguak egongo die 19:00etatik 20:30era (aurretik deittu Loramendira).

Dantzaldixa be izengo dou Zango musika taldiakin eta ostien herriko gaztien kontzertuak honako taldiakin: Theskarga, Txarrikumiak eta Baztertuak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.