Udaletxeko balkoian zegoen Espainiako bandera erre dute

Mirari Altube Arrese 2015eko maiatzaren 7a

Bandera erreta eta azpian pintada.

Espainiako bandera erreta agertu da gaur goizean udaletxeko balkoian. Eta pintada egin dute aurrealdean: Ikur faxistarik ez. Bandera horren alboan ikurrina eta Aretxabaletako bandera daude, baina horiek ez dute kalterik izan.

Hona bandera erreta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak