Sare mugimenduaren berri emango du Teresa Todak Aretxabaletan maiatzaren 13an

Mirari Altube Arrese 2015ko mai. 5a, 15:41

Sare.

Sare mugimenduaren berri emango du maiatzaren 13an, eguaztena, Teresa Toda kazetariak eta Egin egunkariko zuzendari ohiak. Aurkezpen-hitzaldia izango da eta Arkupen egingo dute, 19:00etan; Jon Sarasuak aurkeztuko du. "Asmoa da dispertsioaren gaia jendarteratzea eta Sare mugimenduari indarra ematea", diote hitzaldiaren antolatzaileek.

"Giza eskubide guztien alde dauden pertsona guztiak biltzeko bokazioa du Sarek", diote Sareko kideek, eta gaineratu dute: "Euskal preso, iheslari eta deportatu guztien giza eskubideen alde egingo dugu lan". Eta ildo horretatik herritarrak izan behar direla protagonista diote: "Pertsona bakoitza sarearen puntu bat izanik, bakoitzak bere inguru naturalean egingo du lan, berdin eremu akademikoan, kulturalean, kirolaren esparruan, herrian edota auzoan. Eta elkarren artean lotuko gaituena, aipatu duguna lan komuna izango da: euskal preso, iheslari eta deportatu guztiak euren giza eskubideen jabe izatea".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak