Ekitaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da, Aretxabaletako Arkupe kultur etxean, Garazi Aiesta ikaslearen eskutik (Mondragon Unibertsitatea). Parte hartu duten iragarki finalistak erakutsiko dira bertan. Lau sari banatuk dituzte:
1.- Spotik onena: 1.000 euro.
2.- Mondragon Unibertsitateko ikasle onenaren saria: 500 euro.
3.- Publikoaren saria: 500 euro.
4.- Gazteen saria (14-18 urte): 250 euro.
Ekitaldian Kike Amonarrizek euskara, umorea eta publizitatearen inguruko hitzaldia emango du eta Azkaiter Peloxek musika saioa eskainiko du. Ekitaldiari bukaera emateko, luncha egongo da.