Zabalik dago Aretxabaletako udaleku irekietan izena emateko epea

Mirari Altube Arrese 2015ko mai. 5a, 12:47
Neska-mutikoak iaz Herriko Plazan elkartuta.

Uztailaren 1etik 22ra egingo dituzte aurten udaleku irekiak Gazteria Zerbitzuak eta Kirol Zerbitzuak elkarlanean antolatuta. 2003 eta 2011 artean jaiotako neska-mutikoei egin diete deialdia eta izena emateko epea zabalik dago maiatzaren 13a arte.

300 neska-mutikorendako egongo da lekua udaleku irekietan, eta horiek betez gero ez dute gehiago onartuko. 2003 eta 2011 artean jaiotakoak izan beharko dute eta euskaraz hitz egiten jakin beharko dute.

Hona izena emateko egin beharrekoak:

  • Izen-emate orria bete.
  • Ume bakoitzeko 65 euro ordaindu. Kutxabanken (10:30ak baino lehen): 20955024901060024493; edo Laboral Kutxan: 30350002130020900009.
  • Ordainagirian umearen izena eta ikasturtea jarri.

Hiru anai-arrebak parte hartuz gero, hirugarrenak debalde izango du.

Izen-emate orria eta ordainagiria udaletxean dauden Gazteria Zerbitzura edo Kirol Zerbitzura eroan behar dira 09:00etatik 14:00etara bitartean. Edo Arkupe kultura etxera martitzen, eguen eta egubakoitzetan. Epez kanpoko izen-ematerik ez dutela onartuko jakinarazi dute antolatzaileek.

Hiru aste jolasean

Uztailaren 1etik 22ra elkartuko dira 4 eta 12 urte arteko neska-mutikoak. Ordutegia izango da: 10:00etatik 12:30era eta 15:00etatik 17:00etara. 2011n jaiotakoak goizez bakarrik joango dira.

Aurten beste urte batzuetan baino leku handiagoa egingo diote kirolari eta Lehen Hezkuntzako hirugarren mailatik seigarrenera artekoek kirol ekintzak izango dituzte astean gutxienez hiru goizetan, kiroldegian.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak