Udal eta Foru hauteskundeak 2015

Kudeaketan "erabakigarria" izateko aurkeztu da PSE-EE Aretxabaletan

Mirari Altube Arrese 2015ko api. 28a, 09:23

Miren Lana alkategaia.

"Eskarmentua" Udal kudeaketan eta "konpromiso politikoa" uztartua osatu du PSE-EEk Aretxabaletako zerrenda. Miren Lana zerrendaburuak jakinarazi du emaitza ona lortzea espero dutela, eta hala, "erabakigarriak" izan udal kudeaketan: "Herritar guztiek parte hartu behar duten kudeaketan", gaineratu du.

"Aretxabaletaren alde lan egiteko gogotsu dauden gizon eta emakumeekin osatu dugun zerrenda anitza da", diote sozialistek eta gaineratu dute: "Aretxabaleta aurrera ateratzeko helburuarekin". Orain zinegotzi den eta zerrendan bigarren doan Jorge de Castroren laguntza izango du Lanak, baina berak ere "eskarmentu" handia du Udal kudeaketan.

Alternatiba "baliagarria"

Bilduren "desgobernuaren" aurrean "benetako alternatiba" direla esan dute: "Lanean eta elkarrizketan oinarritutako proiektu sinesgarria dugu, beti ere herritarren pluraltasuna errespetatuta". Eta Bilduren "inposaketaren" aurrean "begirada zabaleko" kudeaketaren beharra aldarrikatu du.

Kontuak "aldatzeko" ordua dela diote, eta PSE-EEk gobernatutako erakundeetan garatutako eredua jarri dute balioan: "Sozialistok beti erakutsi dugu kudeaketa ona, zuzena, garbia eta akatsik gabea". Eta Bilduren gobernatzeko era salatu dute: "Zuzentasunik gabea, kudeaketa penagarria, gobernuaren jardunean hutsune handia, aukerei alde egiten uzteko jarrera beti, kontu guztiak azken ordurako utzi…". Horren aurrean sozialistak direla "alternatiba baliagarria, argia eta garbia" adierazi dute.

Zerrenda osoa

Hona zerrenda:

  1. Miren Lorea Lana Jauregui
  2. Jorge De Castro Del Bosque
  3. Itsaso Andrade Amesti
  4. Jose Manuel González Álvarez
  5. Carmen Corales Fouz Escobero
  6. Angel Morales Rojo
  7. Maria Alvarez Rodriguez
  8. Higinio Rozas Martinez
  9. Carolina Garcia Iglesias
  10. Casimiro Romero Ortiz
  11. Iñaki Garcia Horrillo
  12. Emilio Merino Acuña
  13. Miren Achutegui Roncal

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak