Kale-emanaldi batekin hasiko da ilunkaran Huhezinema

Jon Berezibar 2015ko api. 28a, 11:00

Asier Altunaren 'Soroa' filmaren fotograma.

Huhezikoek prest dute guztia Euskal Film Laburren Jaialdirako. Eguenera bitartean, emankizunak eta lehiaketa egingo dituzte Arkupen eta Orly tabernan. Hasteko, gaur 21:00etan emanaldi ireki berezia egongo da plazan, Sail Ofizialeko finaletik kanpo geratu diren lanekin.

Plazan, aire librean eta doan, 7 film eskainiz hasiko da VIII. Huhezinema jaialdia.  Sail Ofizialera aurkeztu baina finalera egin ez duten lanak izango dira, Asier Altuna, Koldo Almandoz ala Kepa Errastiren filmak, besteak beste. Zerrenda hau da: 

- Garai berriak (Koldo Almandoz)
- Soroa (Asier Altuna)
- Anómalo (Aitor Gutierrez)
- Atzeko dantza (Maider Fernandez)
- Aitona Mantangorria (Kepa Errasti)
- Hubert Le Blonen azken helgaldia (Koldo Almandoz)

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak