Bigarren geratu da Alex Elortondo Bilbon jokatutako karate txapelketan

Mirari Altube Arrese 2015ko api. 27a, 14:44

Alex Elortondo garaikurra eskuartean duela Bizkaia pilotalekuan.

Adimen urritasuna dutenek lehenengo karate txapelketa jokatu zuten Bilboko Bizkaia pilotalekuan zapatuan, eta bigarren geratu zen Alex Elortondo aretxabaletarra. Giro bikaina izan zuten txapelketan eta UDAko kirolaria oso pozik itzuli zen garaikurrarekin.

"Zorionak, Alex! Entrenamendu saioetan kide dituzun karatekek ere halaxe jarraitzeko aurrera esan gura dizute", jakinarazi dio Odilo Vazquez entrenatzaileak, eta gaineratu du: "Kirolarekin gozatzen eta ondo pasatzen jarrai ezazu gainerako lagunekin batera".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak