Ander Mendieta eta Irati Anda Euskal Herriko boulder txapeldunak

Miren Arregi Amasorrain 2015ko api. 25a, 23:23

Aretxabaletan jokatu duten Euskal Herriko boulder txapelketan Ander Mendieta arrasatearrak eta Irati Anda gasteiztarrak jantzi dute txapela. Lau bloke igo behar izan dituzte finalean; Mendietak laurak igo ditu eta Andak hiru. Nabarmentzekoa da debagoiendarrek egindako lana: mutilen podiumean, Mendietarekin batera Mikel Linazisoro bergararra eta Markel Mendieta arrasatearra izan dira. [ARGAZKIAK]

Elite mailan Ander Mendieta eta Irati Anda izan dira txapeldun. Mutilen sailean, finalera iritsi diren sei eskalatzaileetatik lau debagoiendarrak izan dira: Ander eta Markel Mendieta, Mikel Linazisoro eta Unai Uzarraga.

Nesken sailean, aldiz, Miriam Mulas bakarrik izan da debagoiendarra.

Horrela geratu dira podiumak:

16 urtez azpikoen mailan

Nesketan:

1. Marta Camara

2. Izaro Azkue

3. Aitziber Urrutia

Mutiletan:

1. Eneko Carretero

2. Andoni Esparta

3. Tasio Martin

 

18 urtez azpikoen mailan

Nesketan:

1. Suyapa Perez

2. Andrea de Goñi

3. Maitane Erro

Mutiletan:

1. Beñat Aspe

2. Martin Urrutia

3. Bittor Esparta

 

20 urtez azpikoen mailan

Nesketan:

1. Iraitz Murugarren

Mutiletan:

1. Mikel Inoriza

2. Gorka Ruiz

3. Mikel Gartzia

 

Senior mailan

Nesketan:

1. Irati Anda

2. Ane Mujika

3. Muriel Ruiz de Larramendi

Mutiletan:

1. Ander Mendieta

2. Mikel Linazisoro

3. Markel Mendieta

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak