Emarock eguna ospatzen dabiltza Aretxabaletan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2015ko api. 25a, 16:57

Emarock egunari hasiera ona eman diote gaur Aretxabaletan. Goizean, eguraldia lagun, jende mordoa batu da Herriko Plazan. Saioa Cabañes Emarock egitasmoaren bultzatzaileak azaldu duenez, "gainezka" egon dira goizean. Tailerrak eta kontzertuk izan dituzte, eta baita bazkaria ere. Arratsaldean ere musikaz gozatzeko aukera egongo da.

Emakumeen presentzia esparru guztietan erakusteko asmoarekin antolatutako jaialdia egiten dabiltza Aretxabaletan. Puski, Txurruski eta Mariski pailazoek hasi dute eguna, umeen gozamenerako.

Ines Osinaga

Ondoren, Ines Osinaga arrasatearrak trikitia eta "makinak lagun", emanaldia eskaini du. Gustura hartu du Osinagak jaialdian parte hartzeko gonbita.

Bateria eta gitarra tailerra

Horrez gain, goizean zehar txapa, marrazketa eta serigrafia tailerrak izan dituzte; eta, baita, bateria eta gitarra jotzeko aukera ere. "Neskak ere ausartu dira jotzera", esan du Cabañasek. Mikro libreko gunea ere jarri dute, baina ez da inor animatu kantuan egitera.
Arratsalde partean Herriko Plazan eta Mitarte kalean izango dira kontzertuak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak