"Ekimenaren helburua da bidaietan izandako esperientziak konpartitzea diaporamen bitartez, eta aurreko urteetako arrakasta ikusita berriro deitu dugu", jakinarazi du Maider Etxanizek, Udaleko Gazteria Zerbitzuko teknikariak.
Diaporama emanaldiak herriko tabernetan izango dira, euskaraz eta 30 eta 60 minutu artean iraungo dute. Hona egunak: maiatzak 28 eta ekainak 4, 11 eta 18. Irabazlea ikusleek hautatuko dute bozka bidez.
Izenematea zabalik
Debagoienean jaio edo bizi den edonork har dezake parte lehiaketan, banaka zein taldeka. Gehienez lau parte-hartzaile izango dira. Hori horrela, izena emandakoen artean egokienak aukeratuko dituzte antolatzaileek. Horretarako argazki batzuk aurkeztu beharko dira laburpentxo batekin batera izena ematerakoan.
Izenemate epea zabalik dago maiatzaren 15a bitartean. Hona bideak: gazteria@aretxabaleta.eus edo 943 71 18 62. Kontalari guztiek jasoko dute 50 euro eta irabazleak –ikusleen boto gehien jasotzen dituenak– beste 100 euro.